XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
j Gorputz atalen funtzioak adierazten dituzten idiogramen ahozko azalpenetatik, atal bakoitza zein den asmatu.
2. Komunikazio eginkizuna
Oinarrizko gaien inguruan entzundako oso mintzaldi errazen (hizkuntza estandarrean) hari nagusia ulertu
Hizkuntz aktibitateak
a Umeak haurtzaindegira bidaltzeari buruzko mintzalditik, datu / ezaugarri garrantzitsuak atera.
b Gaurko jostailuen despertsonalizazioari buruzko mintzaldian, argudio nagusiak bilatu.
c Sasoiko moda deskribatzen duen mintzaldian, emandako modeloen artean aukeraketa egiteko, argudioak bilatu.
d Hiper eta denda txikien arteko desberdintasunei buruzko mintzaldia entzun ondoren, bakoitzaren berezitasunak agertzen dituen kuadroa egiaztatu edo gezurtatu.
e Diru jokoetan gastatzen den diruari buruzko mintzaldian, joko mota bakoitzaren berezitasunak bilatu.
f Mintzaldian azaltzen den telebistaren erabilera egokia eta, norberak egiten duena alderatu eta desberdintasunak bilatu.
g Entzundako deskribapen labur batetik, pertsonaia bakoitzari dagokiokeen lana aukeratu.
h Pertsonaia baten deskribapen laburra entzun ondoren, haren lanbidearekin zerikusia daukan tresnarekin lotu.